XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAPOLEON'EN GUDALDIAN.

Gudaldietako jazoera garratzak eskatzen ebenean, gaisotegi ori odol-gaitegi biurtzen zan.

Valpuesta'ko abade-batzarraren agirian, 1813'ko urtarrillaren 19'an, Askatasun edo Independencia gudaren erdi-erdian, auxe irakurten da: Lekaide batek Lekaide-Batzarrari, Villanañe'ko Odol-gaisotegian diran gudarien kapitaiak esanda ixerak eta oialak lokarri egiteko eskatu eutson.

INGURUKO ILLOBIAK *inguruko illobiak: los sepulcros de alrededor.

Angosto'n gaisotegia egoala, Lekaide-etxearen ondoan, 1932'garren urtean aurkitu ziran giza-azurrak be agertzen dabe.

ZELANGO ETXEA.

Gaisotegia ta Santutegiko kapellauaren etxea bat eginda egozan.

Etxea beetxe sendoa zan eta txamailla *txamailla piso nagusia ta sabaiaz osotua zan.

Zenbat gela euki ebazan, ez dakigu, baiña ondoko soloagaz (Santutegiarena au be) 69 area ta 11 arearen eunen neurtzen ebazan eta dana etxalde bat zan.

BAKARTADEAN *bakartaldean: en soledad.

Sinistedunak sarri ta ugari joaten diran Santutegi guztietan eukiten dabe gaisoen eta erromesen ardurea eta aurretiaz *aurretiaz: aurrez, de antemano gertatzen dabez gaisotegiak.

Toki batzutan, esaterako Lourdes'en eta Bilbo'ko Begoña'n edo Zaragoza'ko Pilar'en ez dago edo orrelango bear-izanik, ostatuak, gaisotegiak eta jantokiak inguruetan errez aurkitzen diralako.

Baiña Angosto'n bearrezkoak ziran erromesentzat *erromesentzat: para los romeros, peregrinos gaisotegiak eta ostatuak bakarlekua zalako eta auzobako toki aretara Ama Birjuñaren babes eta laguntza-billa etorten ziranak txiroak eta ondasun gitxikoak.